Landetxea

Oiaraberri landetxea solairu bakarreko ostatua da, 6 pertsona hartzeko pentsatua (+ 1 ohe gehigarrian), erosotasun guztiekin: bi logela bikoitz, ohe handiko logela bat eta bi bainugela beharrezko guztiarekin eta ile-lehorgailuarekin. Sehaska eskatzeko aukera.

Guztiz hornitutako sukaldea: ontzi-garbigailua, mikrouhin-labea, irabiagailua, kafe-makina, txigorgailua, frigoa, izozkailua… tximinia duen egongela argitsu batera irekitzen da sukaldea, solasaldi luzeak partekatzeko aproposa.

Kanpoaldean, lorategi zaindua, barbakoa duen portxea eta ping-pong mahaiak momentuez gozatzera gonbidatzen zaituzte, familian edo lagunekin. Gainera, baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango duzu, Baztango txoko hau paregabea egiten duten animalia eta tradizioekin.

Ekipamendua

Baztan bailara zure zain dago, ez galdu denborarik

Ezagutu Baztan bailararen magia eta bizi egun paregabe batzuk naturan murgilduta… erreserbatu gaur bertan Oiaraberrin zure egonaldia!