Etxea orai guti berritua izan da eta 6 personendako prestatua dago:
- Matrimoniozko 2 logela eta logela bikoitza bat. Sehaska gehitzeko aukera (kosturik gabe).
- 2 komun oso hileko idorgailuarekin.
- Sukalde-egongela lurreko suarekin. Sukaldeak mikroondasa, ontzi-ikuzgailua, txigorgailua, irabiagailua eta kafeontzia dauka.
- Egongela zabala eta erosoa.
- Etxeak gainera garbigailua, plantxa eta esekitoki bat du.
- Internet-eko WI-FI konexioa dohainik.
- Jardina, portxea eta barbakoa.
- Ping-pong mahaia.
- Animalien kasuan galdetu.
Azienda esplotazioa, lagundu nahi?
Landa etxearen ondoan etxeko nagusiek beren bizitokia eta azienda-kuadra dute: oiloak, behiak, ardiak, zakurrak, katuak etab.
Bertan egunero egiten dituzte abere lanak eta nahi izanez Oiaraberriko bezeroek ere parte hartzen ahalko dute: aziendak bazkatu, arraultzeak bildu, jetzi...