Nola iritsi
Erratzuko herri baztandarra 63 Km-tara dago Iruñetik eta 77 km-tara Donostiatik.
Iruñetik
121-A Nazioanala hartu Frantzia-Irun norabidean eta zuzen jo Belateko tunelak pasatu arte. Oronoz-Mugaireko gurutzean 121-B errepidea hartu Elizondo aldera eta 4 Km. pasatuta Arizkun / Erratzuko bidegurutzea aurkituko dugu.
Donostiatik
121-A Nazional errepidea hartu Iruñeko norabidean. Dena zuzen jo eta Oronoz-Mugaireko gurutzean 121-B errepidea hartu Elizondo aldera. 4 Km. pasatuta Arizkun / Erratzuko bidegurutzea aurkituko dugu.
Oiaraberri etxea
121-B errepideko Arizkun / Erratzu bidegurutzean eskuin tira, eta Bozateko auzoa pasatu eta berehala ezker jotzen duen bidea hartu (Erratzura iritsi baino lehen dago eta buzoi batzuk daude bidegurutzean bertan). Mendi aldera bota eta 3 Km. ondoren Oiaraberrira iritsiko gara.
|
Mapa handiago ikusi |